Gorka Belaskoren erradiologia tratamendua
Gorka Belasko irakasle eta ilustratzailea minbizia gainditzeko jasotzen ari den erradiologia tratamendua ari da deskribatzen bere blogean. Erradio-saio bakoitzeko, artikulu bat eta ilustrazio bat. Bere azkenengo sarreran, albokalteen aukeretan nahiko ondo doakiola. "Zoriak izan du zerikusirik hona ekarri nauen ibilbide honetan, bai 2016an prostatako minbizia antzeman zidatenean baita oraingo bonbardeoak dituen albo kalteak gainditzerakoan. Tratamendua onartu nuenean zerrenda luze bat irakurri zidaten, teknologia gero ta aurreratua badago ere ondorio batzuk ekar baitezake, dena ehunenekoetan neurtuta. Zein aldetan jausiko den txanpona ez jakiteak buruhauste ederrak sortzen dizkit, etorkizuneko bizitza baldintzatu dezakeelako. Baina une honetan sentitzen dut laguntza ederra jasotzen dudala, gatza eta piperra ez zaiola falta bizitzari eta sinestezina dena gertatzen zaidala egunero. Zorionekoa ni!". Animo Gorka.
Txioak (13)
-
Gorka Belasko @txikerretxeaErradiologia 16 2022/05/16 Zortea. Zoriak izan du zerikusirik hona ekarri nauen ibilbide honetan... gorkabelasko.blogspot.com/2022/05/erradi… pic.twitter.com/hgP5IKlk0uMaite G. @goraxaho@txikerretxea Gustora irakurtzen dizkiat hire blogeko kontuak. Zoriona hirekin izaten jarrai, Gorka.Gorka Belasko @txikerretxea@goraxaho Kostatzen zait, ohitura falta. Baita akatsak egiteko beldurra. Baina interesgarria izaten ari da zuekin partekatzea, lagungarria behintzat.????Maite G. @goraxaho@txikerretxea Eskertzekoak izaten dituk lehen pertsonan ematen diren testigantzak. Neu ere hortik pasea izanik, beldurrak, jendea, metalezko ate lodi hori, argi gorria piztean irudikatzen nituen disparo haiek... denak gogorarazten dizkidak. Ez ahazteko beGorka Belasko @txikerretxea@goraxaho Lau puntu horiek, ituan bertan jotzeko! Bukatu ondoren lore bana tatuatuko dudala uste dut.????uiturriaga @uiturriaga@txikerretxea Neu be jarraitzaileen artean, Gorka. Animo!@ErreHarria #ANkerkeriariSTOP @Erreharria1@uiturriaga @txikerretxea Hemen beste batMaite G. @goraxaho@txikerretxea Eztek idea txarra.Mendarte Muguruza Aintza #FuckWarMakeLove @aintzanemug
-
Sustatu Albisteak @SustatuGorka Belaskoren erradiologia tratamendua - @txikerretxea bidez: gorkabelasko.blogspot.com/2022/05/erradi… sustatu.eus/1652810065438
-
Sustatu Albisteak @SustatuGorka Belaskoren erradiologia tratamendua - @txikerretxea bidez: gorkabelasko.blogspot.com/2022/05/erradi… sustatu.eus/1652810065438Gorka Belasko @txikerretxea@Sustatu Eskerrik asko nire kontakizunaren berri emateagatik.????
Erantzunak kargatzen...