Ez ditu garai errazak bizi gure hizkuntzak. Ezagutzak gora egin arren, erabileraren garapena ez da espero zen martxan egonkortzen eta indartzen ari. Are gehiago, azkenengo datuen arabera, erabileran ere atzerapausoak ematen ari gara. Euskalgintza gai den arren Euskaraldia eta Korrika bezalako herri ekimenak antolatzeko, kaleetan eta belaunaldi berrien artean ez da euskarari lehengo bultzada emateko energiarik sumatzen.
@inakiazaldegi @KikeAmonarriz @Ja_Ja_Ja_26 @berria Bai, baina horretan ere euskaldun eta euskaltzaleen ekimena behar-beharrezkoa izango da. Herritar antolatuon ekimena da gakoa, legerik ez baita aldatuko gizarte mugimendurik gabe
@iker5m @KikeAmonarriz @Ja_Ja_Ja_26 @berria Eta herri-ekimenik gabeko legerik onena ere alferrikakoa. Herri-gogoa zutik eta legeria egokia aurrera eramateko indarrarekin. Biak batera
Erantzun
Sartu