1937ko apirilaren 26an, Gernika bonbardatu zuten. Alemania naziko Kondor Legioak eta Italia faxistako Aviazione Legionaria abiazioak burutu zuten sarraskia. Merkatu egunez eginiko zibilen aurkako eraso honek 2.000 pertsona inguru hil zituen. Pablo Picassok bonbardaketan oinarrituz eginiko Guernica koadroak gertaera nazioartean zabaltzen lagundu zuen. Euskal Herriko herri eta hiri gehiago ere bonbardatu zituzten frankistek.
#GaurkoEgunez, duela 85 urte, 1937ko apirilaren 26an, Gernika bonbardatu zuten labur.eus/FqLeE pic.twitter.com/TnUNDIhN1b
Erantzun
Sartu