Sustatu logoa Teknologia albisteak

Ertzaintza Alconzako grebalarien kontra oldartu da

hiruka.eus
2022-04-25 16:08

Gaur, astelehena, 57 egun bete dituzte greba mugagabean Alconzako beharginek, euren lanpostuen defentsan. Gaur ere, Irizar Taldeak lantegi berangoztar hori kudeatzeko kontratatutako Norgestion enpresak fabrika zabaldu eta makinak piztea erabaki du, greban ez dauden langileak baliatuta. Ohi bezala, grebalariak Alconzako atean egon dira protestan, eta Ertzaintza euren kontra oldartu da, irudiotan ikus daitekeen bezala.

Guztia irakurri (hiruka.eus) »»

Txioak (1)

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu