Teknologia albisteak

Arte digitalaz jardunaldia Donostian martxoaren 17an

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-03-13 : 11:32

Arte digitalari buruzko jardunaldia izango da Donostian martxoaren 17an, San Telmo museoan. Egitasmoaren helburu nagusia Donostian, eta Gipuzkoakoan orohar, teknologia eta artearen gaiak gizarteari hurbiltzea da. Sortzen ari diren artisten obrak abiapuntutzat hartuz, STEAM gaia eta arte teknologikoari buruzko ezagutza eta interesa sortu nahi dugu. 

Rocío Agudo artistaren eskutik parte har ezazu ikus-entzunezko sistema hegemonikotik haratago nola grabatu daitekeen galdera erantzungo duen saio teoriko-praktikoan. Martxoaren 17an, San Telmo museoan arratsaldeko 16:00etatik 20:00ra bitartean.

Zeri buruz izango da?

1. Hitzaldia (1 ordu eta 45 minutu): bideoartea, arte performatiboa eta "Videografías nomadas grabando desde un en medio" obraren esparruan.

2. Tailer parte-hartzailea (2 ordu eta 15 minutu): bideo eta ekintza tailerra, non Agudok proiektuaren metodología taldeko hiru ariketetara eramango duen.

Informazio gehiago nahi izanez gero, asmoz@asmoz.org-ra idatzi edota esteka honetan sartu: https://labur.eus/bKCxd

Izen-emateak, hemendik.

Erantzun

Sartu