Teknologia albisteak

CAF-Elhuyar sarien 2022ko edizioa abian

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-02-01 : 10:52

Zientzia dibulgazioko CAF-Elhuyar sariketara lanak aurkezteko epea otsailaren 12a arte dago zabalik 2022ko edizio honetan. Zientzia eta teknologiaren arloko gaiak eta ikerketak euskaraz gizarteratzeko lanak aitortzea eta bultzatzea da sari ezagun hauen zioa, eta aurten lema honekin aurkeztu dituzte; 'Zientzia eta irudimena, etorkizuneko giltzak'.

Elhuyarrek antolatzen du sariketa, CAF enpresarekin batera eta Neiker ikerketa zentroaren babesarekin. Sariak kategoria hauek ditu aurten:

  • Dibulgazio artikuluak, bi azpikategoriatan banatuta: dibulgazio artikulu orokorra eta doktore tesian oinarritutako dibulgazio artikulua. 2000 euroko saria atal bakoitzean.
  • Kazetaritza lanak, 2000 euroko saria.
  • Sorkuntza beka. Zientzia eta teknologiaren eta gizartearen arteko elkarrekintza lantzen duten proiektuak aurkez daitezke, eta 5.000 euro emango zaizkio irabazleari proiektua gauzatzeko
  • Neiker sari berezia, lehen sektoreari (nekazaritza eta abeltzaintza sektorea, alegia) lotutako lan onenari, 2000 euro. Dibulgazio eta kazetaritza sarietara aurkezten diren lanean artean emango da sari gehigarri hau.

Beka izan ezik, gainerakoak 2021ean argitaraturiko lanentzat dira. Proposamenak aurkezteko epea otsailaren 12a bitartekoa da. Adi oinarriei, ondo irakurri,

 

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu: