Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak (EWKW) bultzatutako ekimen baten bidez, Iñigo Esnaolak Elketa sukaldaritza liburua idatzi du: idatzizko edizioa atzo aurkeztu zuten, baina izatez, euskarazko Wikipediako wikiliburuak atalean joan da osatzen sukaldaritza liburu hau azken hilabeteetan.
Liburua osatzen dute ez bakarrik 600 inguru errezetak, beste hainbat sukalde kontu ere dokumentatu dira: sukaldaritza teknikak, aholkuak, osagaiak, gozogintza atala, prestaketa arauak... Eta argazkien aldetik ere ehundaka ilustrazio libre. Ikus adibidez, arrain errezeten atala Wikipediaren Commons-en, eduki multimediatikoen biltegiab. Froga grafikoa, bide batez, errezetak ez direla asmatuak; egin egin direla libururako (eta jan ere jango zituen norbaitek).
Argazkietan, hain zuzen, Pasaiako Oinarrizko Lanbide Heziketa zentroko ikasleek lagundu dute batez ere. LH ikastetxe horretan sukaldaritza irakaslea da hain zuzen Iñigo Esnaola egilea, eta bertako beste irakasle batzuen laguntza ere izan du lanerako, baita EWKErena eta Paco Sudupe Pasaiako Udalekon euskara teknikariarena.
Liburu fisikoa salgai dago Donostiako Hontza liburutegian, edo e-postaz enkargatu daiteke elketa (a bildua) ni.eus helbidera idatzita.
Aurkezpenean Iñigo Esnaola sukaldaria eta EWKEko bi ordezkari izan ziren (Xabier Cañas eta Iñaki Alegria, goiko argazkian, sukaldariarekin). Oarsoaldeko Hitzan duzue kronika bat. Beheko irudietan, Iñigo Esnaola eta liburuaren azala.
Erantzun
Sartu