Teknologia albisteak

Hemen da jada, errealitate areagotua kirol publizitatean

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-01-23 : 11:04

Kirol-publizitateak eboluzionatu egin du. Publizitate-espazioa ahalik eta gehien aprobetxatzeko, konpainia batzuek 'Parallel Ads' delakoa eskaintzen dute. Hau ikusten dena denbora errealean egokitzen duen errealitate areagotuko teknologia batean oinarritzen da. Formatu horrek harritu egiten du emaitza ondo integratuta geratzen delako, eta LaLigan eta MediaPron urteetan erabili izan delako. Teknologia hau eskaintzen duten enpresetako bat AGS (Appario Global Solutions) da. Bere publizitate birtuala duela egun batzuk Ingalaterrako futboleko FA CUP finalean erabili zen, adibidez.

Duela urte askotatik hona, kirol emanaldietan publizitatea ikustera ohitu da jendea. Hala nola, futbol partiduetan, saskibaloian, eskubaloian, etab. Publizitatea eremuan erabat integratuta dagoela dirudien arren, berez, kanalaren, zerbitzuaren edo emititzen den herrialdearen arabera aldatzen da. FA Cup-eko finalaren kasuan, estadioan dauden pertsonek publizitate panela hutsik ikusi zituzten, baina kamerak hartutako bideoak aukera eman ireki zuen iragarki paralelo horiek sartzeko, denbora errealean erakutsia. Gainera, erretransmisio bakoitza emanaldi desberdinetara egokitu daitezke, Ingalaterrako telebistetan iragarki batzuekin, Indiara ere saldu bada erretransmisioa, han beste batzuekin...

Emaitza bikaina da, eta irudi bat bestearekin alderatu ezean, zaila da jakitea noiz erabiltzen ari den errealitate birtuala. AGSren teknologia, oraingoz, optimizatuta dago HDC-5000 bezalako Sony kamera profesionalentzat.

Enpresa horien teknologiari esker, zelaiaren mapa 3Dn birsortzen da, eta horrek, jokalarientzako mugimenduaren jarraipen-kamerekin batera, publizitate-espazioa bereizten duen geruza bat sortzea ahalbidetzen du. Geruza hori gero prozesatzeko baliatzen da. Hau da, alde batetik, zelaiaren irudia izanen litzatekeena eta beste alde batetik, publizitatearen geruzarena.

AGSk azaldu du bere teknologia 'super slow motion'-en ere badabilela, batzuetan partidaren emanaldia gol edo jokaldi batean ardazten delako eta mugimendua ez delako berdina.

Iragarki birtual horietan lan egiten duen beste enpresa batSupponor da, Bartzelonan bulegoak ditu eta sei urte baino gehiago daramatza MediaPro eta LaLigarekin elkarlanean.

FC Bartzelona, Atletico de Madrid, Real Madrid edo RCD Espanyolen partiden % 25 inguruk LED panelen eta iragarki aldakorren teknologia hau erabiltzen du. Ez da erabiltzen den lehiaketa bakarra, irtenbide hori Bundesligan edo futboleko A seriean, hockeyko NHLn, 1 Formulan, NFLn edo NBAn ere aurki baitezakegu.

 

Erantzun

Sartu