Emakumezko zientzilariak bi egutegitan
2022-01-08 12:15
Emakumezko zientzialarien lana ardatz hartuta, euskarazko bi egutegi argitaratu dira 2022rako, Elhuyarrena eta Itelazporena (hau elebiduna, gazteleraz ere baitago).
Itelazpi sozietate publikoaren egutegiek euskal zientzialariak dituzte protagonista. Eta zientzilariak dira:
- Mertxe de Renobales biokimikaria.
- Maria Jesus Esteban matematikaria
- Lydia Zapata arkeologoa eta etnobotanikaria.
- Felisa Martin Bravo fisikaria
- Luz Zalduegi albaitaria
- Josefa Molera kimikaria
- Vicenta Llorente entomologoa
- Itziar Aretxaga astrofisikaria
- Maribel Arriortua, erregai berrien bila dabilen mineralogoa
- Eva Ferreira matematikari eta ekonomista
- Dorotea Barnes, kimikaria
Kasu honetan David Fernandez ilustratzaileak egin ditu marrazkiak, eta lanak EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren laguntza izan du.
Elhuyarren egutegian mundu osoko zientzialariak daude, eta horien artean bost Euskal Herrikoak dira.
- Marta Macho matematikaria
- Naima El Bani Altuna, Artikoko ikertzailea
- Nerea Pagaldai biologoa
- Teresa del Valle antropologoa
- Jone Uria matematikari eta bertsolaria
Elhuyarren egutegiko ilustrazioak Izaskun Alberdik egin ditu eta sarean topatuko duzue ale bat PDF formatuan, jaitsi eta tolestu nahi baduzue.
Erantzunak kargatzen...