Datorren urtarrilaren 14an beteko dira 10 urte Jose Luis Alvarez Enparantza, Txillardegi, hil zela. Euskalaritzako eta euskal politikako figura erraldoia gogoratzeko, zenbait ekitaldi antolatu dira Donostian.
Urtarrilak 11n. “Txillardegiren hizkuntza politikaren oinarriak eta gaurkotasuna” mahai-ingurua, San Telmo Museoan 19:00etan. Araitz Aizpuru eta Iñigo Urrutiak zuzenduko dute, eta Telesforo Monzon Fundazioko Txillardegi Gogoeta Guneak antolatua.
Urtarrilak 13. San Telmo. Kronikak liburuaren aurkezpena, Koldo Izagirre, Garbiñe Ubeda, Juan Luis Zabala eta Gorka Bereziartuarekin, 19:00etan. Susa argitaletxea eta Argia aldizkariak antolatua.
Urtarrilak 15, “Txillardegi gogoan” omenaldia egingo dute 12:00etan Antiguako Txillardegi plazan (Gaskonia plaza, Donostia). Beñat eta Unai Gaztelumendi bertsolariak, Janitz Enparantza txistularia eta Sua Enparantza eta Natale Bueno dantzariak.
Urtarrilak 18, 19:00etan, San Telmo Museoan. Txillardegi: euskalgintza eta Txillardegi: intelektuala eta gizartea liburuen aurkezpena, Alaitz aizpuru, Lorea Agirre eta Igone Lamarainekin (Jakin Fundazioa).
Donostiako Udal Liburutegi nagusiari Txillardegiren izena emateko ekimena berriabatu da, ikus webgunean sinadura bilketa.
Aurtengo KORRIKA Donostian bukatzen denez apiril hasieran, Txillardegi Udal Liburutegia Herri Ekimena taldeak ekimen berezia burutuko du Txillardegi Udal Liburutegiaren aldeko aldarrikapenak presentzia berezia izan dezan.
Erantzun
Sartu