Teknologia albisteak

Berritasunak LanSarean lana bilatzeko webgunean

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-01-09 : 10:59

Bai Euskarari elkarteak euskarazko lan eskaintzen berri ematen duen Lansarean.eus webgunea berritu du berriki. 2014an sortu zuen webgune hau Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak. Erakunde honen zioa arlo soziekonomikoaren euskalduntzean eragitea delarik, Lansarea plataformak bere bidea egin du jada urte hauetan. Erabilpenaren aldetik, 2017an izan zuen jada berrikuntza bat, eta 2022 hau funtzionalitate gehigarriekin hasui dute. 

Hauek dira berritasun nagusiak:

  • CV eredu ezberdinak hutsetik sortzeko eta deskargatzeko auker dute hautagai gisa izena ematen duten erabiltzaileek. Eredu batzuk bertan daude jada, norberarena txukun egiten laguntzeko (goiko ilustrazioan, sustapeneko irudian, CV osaketaren urrats bat ageri da).
  • Azterketa Ofizialen Atala ere eguneratu dute (erabiltzaile erregistratuentzat). Bertan, prestakuntzarako materiala igo edo deskarga daiteke.
  • Galdetegiak online egiteko aukera ere badago, hau ere erabiltzaile erregistratuentzat.
  • Laguntza. Nola erabili atalean, tutorialak azalpenekin Lansarean enpresaren ikuspegitik edo lan bila dabilenarenetik erabiltzeko.

Lansarean-en agertzen diren eskaintzen jarraipena egiteko modu praktiko bat beraien twitter kontua jarraitzea da: @lansarean

 

Erantzun

Sartu