#EmakumeakTxioherrian kanpaina abiatu da: bertxiotu 3 emakumeren txioak, egunero, hilaren 6tik 12ra
2021-12-05 12:05
Goizalde Landabasok eta Leire Narbaizak joan den astean 20 Urte Euskaraz Interneten jardunaldian egin zuten proposamena zehaztu dute, enakumezkoen Twitterreko ikusgarritasuna eta errelebantzia areagotzeko modu gisa. #EmakumeakTxioherrian txio kanpaina, abenduaren 6tik 12ra, datorren aste osoan. Egunero 3 emakumeren txioak bertxiotu, astebetez.
Emakumezkoei zein gizonezkoei zuzenduta, honetan datza erronka:
- Bertxiotu 3 emakumeren txioak, egunero, hilaren 6tik 12ra (zuzeneko txioak egin, ez aipuak).
Gomendioak:
- Traola sortu da kanpainarako (#EmakumeakTxioherrian) baina traola hori erabili txioak idazteko eta kanpainarekin bat egiteko; ez emakumeen txioak aipatu eta birtxiokatzeko.
- Bihotza sakatu beharrean, egin bertxio gehiago. Ez konformatu gogoko-dut esanda, eman ikusgarritasun gehiago.
- Jarraitu emakume gehiagori.
- Gizonezkoei zuzenduta bereziki: Irakurri emakumezkoen txioak! oso gauza interesgarriak esaten dituzte.
Hona 20 urte jardunaldian eman zuten hitzaldia.
Argazkia Irati Iciarrena da, hitzaldi horretakoa.
Ekin bada, abenduaren 6tik 12ra (gutxienez), #EmakumeakTxioherrian
Erantzunak kargatzen...