Ziurtagiriaren aurkako erabakia hartu du EAEko Auzitegi Nagusiak
2021-11-22 17:51
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ez dio baimenik eman Eusko Jaurlaritzari zenbait tokitan ziurtagiria aurkezteko beharra ezartzeko. Joan den astean aurkeztu zuen eskaera Iñigo Urkullu lehendakariaren gobernuak, eta epaileek gaur eman diote ezezkoa. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan azken 14 egunetako 100.000 biztanleko intzidentzia 150 kasukoa baino handiagoa den herrietan ezarri nahi zuten neurria.
Txioak (13)
-
Berria.eus @berria[AZKEN ORDUKOA] EAEko Auzitegi Nagusiak atzera bota du Eusko Jaurlaritzaren eskaera: ezinen diete herritarrei COVID ziurtagiria eskatu. @UrdalletaIrati @PauloOsto berria.eus/albisteak/2062…
-
gorka setien bera @ezetzpaJaurlaritzak ezingo du COVID-19 ziurtagiria eskatu, horren aurkako erabakia hartu baitu EAEko Auzitegi Nagusiak labur.eus/Covid_pasaport…gorka setien bera @ezetzpaLasaitua hartuko zuten baztertzaileen jomugan daudenek(behin-behineko lasaitu txikia) eta amorratuta egongo dira moral gorenaren izenean baztertzaile bihurtu direnak.Ameslari @kalafel12@ezetzpa Batzuetan eskuindarren babesean ondo gaude ..roberto bueno @jiriaho@ezetzpa Horien artean hau ??pic.twitter.com/pI4xAWi3gH3gH
-
Koldo_tellitu @koldo_tellituNorbaitek uste zuen Garridok beste zerbait esango zuela... Koherentea izan da pandemian zehar izan duen ibilbidearekin... Ez ahaztu jatetxeak tartean zeudela berria.eus/albisteak/2062…Igor Leturia @ileturia@koldo_tellitu Justu Garrido izan omen da hiru epaileetan baimentzearen aldeko bakarra.Iñigo Goñi Iradi @Zabaloenea@koldo_tellitu Garrido izan da bakarra baimentzen.Koldo_tellitu @koldo_tellitu@ileturia Eta? Badakite nola hartu erabakiak sekzio horretan...Borxa Encinas @Irundarra@koldo_tellitu Neurri horrek ez du deusetarako balio, arras absurdua da. Txertatuok berdin kutsatzen dugu eta kutsatzen ahal gara, kontrako efektua baino ez luke lortuko, musukoa kentzeko aitzakiatzat hartuko bailitzateke.Iñaki Lertxundi Lizarralde @ilertxundi@koldo_tellitu Koherenta bere buruarekin, ez juztiziak hartu dituen erabakiekin espainia eta europako beste lekuetan. Euskadi justiziak ez du lagundu pandemia geratzen, juistu kontrakoa egin du
-
Jon Agramont @AgramontJonZergatik deitzen diogu "Lehendakari" Azkenakari bada? Españako azken funtzionarioa. berria.eus/albisteak/2062…
-
Hedoi Etxarte @hedoi_etxarteAraba, Bizkaia eta Gipuzkoako eskubide aski basikoen itxaropen bakarra eskuin muturreko babalore baten esku dago. Zorionez babaloreak traba jarri dio parlamentuaren babesa duen gobernu autoritarioari. berria.eus/albisteak/2062…
Erantzunak kargatzen...