Pena handiz adierazi behar dugu, 20 Urte Euskaraz Interneten jardunaldian ospakizunaren partea kentzea erabaki dugula. Une honetan, Bilbon, ekitaldiak zituen osagarriak (aperitifa eta musika) egiteko arauzko baldintzak badaude, eta Bilbao AS Fabrik egoitzaren protokoloak betetzeko moduan antolatu zen gauza; baina Covid intzidentzia gora doa herri gehienetan, toki batzuetan jada ezin da piskolabisik antolatu, egitekotan jendea uzkur ager zitekeen, eta konparazio okerretarako itxura txarra emango genuke. Jardunaldiak eusten dio bere egitarauari (gehikuntzaren batekin), espazio zabal batean aforo zehatz batekin egiteko moduan baitzegoen pentsatua, eta datorren ostiral arratsaldean izango da, azaroak 26, 16.00etatik aurrera, Bilboko Zorrotzaurreko Bilbao AS Fabrik eraikinean.
Aurretik geneukan egitarautik, elementu parea ospakizunaren partean geneuzkan kokatuak, 19.30etan. Horiek aurretik zegoen jardunaldira lotu dizkiogu, 19.10etara aurreratuta ordua.
Gainerakoan, ekitaldian bada tokirik oraindik, eta izena eman dezakezue, formulario hau erabilita.
Eta etortzerik ez duzuenontzat, saretik streaming bidez ere emango dugu ekitaldia, datorren ostiralean, azaroak 26, 16.00etan hasita, hemendik:
Sustaturen partetik, 20 urte oraintxe beterik, hausnarketaren errematea jaia izan zedin nahi genuen, baina ezin izango da. Lastima, baina hala ere probetxuzko topaketa izango dela uste dugu.
Erantzun
Sartu