Teknologia albisteak

‘Haurren aurrean helduok heldu' ariketa gaur abiatzen da

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-11-22 : 11:14

Gaur abiatzen da, abenduaren 5a arte,Topaguneak proposatutako ‘Haurren aurrean helduok heldu’, ariketa, helduen euskara erabileran eragiteko. Herriz herriko antolakuntza egon da prestatzen azken egunetan, eta 80 tokitan antolatu dituzte ariketa praktikoak euren eremuetan: herriko plazetan, parkeetan, eskola irteeretan, etxeetan eta helduak haurrekin biltzen diren inguruetan.

Helburua da guraso, hezitzaile, lagun heldu, zaintzaile eta umeekin egoten diren bestelako senideek euren arteko hizkuntza-praktikak aldatzea eta euskara gehiago erabiltzea.

Topaguneak gomendioak zabaldu ditu, ariketa kolektibo honetan nola parte har daitekeen:

"Pentsatu norekin alda ditzakezun hizkuntza ohiturak parkean, eskola inguruan edo umeekin harremana duzun bestelako ekintzetan/ eremuetan".

  • Kide horiei elkarrekin ariketa egitea proposatu.
  • Informatu zure ingurua ariketa egitera zoazela umeekin partekatzen
    dituzun espazioetan zaudenean.

Ariketa soziala egin daiteke halaber hainbat modutan:

  • Euskaraz ondo moldatzen bazara: Lehen hitzak euskaraz egin, euskara ulertzen duten ezagunei zein ezezagunei. Ulertzen duten kideekin eutsi beti euskarari, baita hauek erdaraz hitz eginda ere.
  • Hitz egiteko zailtasunak badituzu, baina ulertzen baduzu: Gonbidatu zure ingurukoak euskaraz jarrai dezaten / aritu daitezen zurekin.

Ekimenarekin lotuta zenbait hitzaldi antolatu dira herriz herri, eta mahainguru zabal bat, gaia alderdi soziolinguistikotik tratatzeko, azaroaren 30ean, Martin Ugalde Kultur Parkean 19.00etan zuzenean streaming bidez Berria.eus-en bidez, hizlari hauekin: Paula Kasares, Kike Amonarriz eta Iñaki Eizmendi.

Erantzun

Sartu