Fagor Taldeak jasoko du 2021eko Abbadia Saria, epai mahaiak hala erabakita. Horrela iragarri du zuen duela egin batzuk Gipuzkoako Foru Aldundiak, euskararen sustapenean egindako lana omentzen duen sari honen aurtengo irabazlearen berri ematean. Abenduaren 1ean egingo den ekitaldi batean jasoko dute saria Fagorreko ordezkariek.
Taldearen hainbat ezaugarri azpimarratu ditu epaimahaiak, albiste ofizialean jakinarazi zenez. Alde batetik, euskararen sustapena enpresa-kudeaketaren ardatzean jarri dutela, hizkuntza kudeaketan urrats esanguratsuak emanda, berrikuntza eta sormen kolektiboa landuz. Izan ere, 8 kooperatiba eta 4.000 langiletik gora dituen taldean, 70. hamarkadan abiatutako euskalduntze prozesuan eragiten jarraitzen dute Euskara Batzordetan diharduten 150 kideek
Beste alde batetik, enpresa erantzukizunean oinarritu dute euskara sustatzeko diskurtsoa. Neurri handi batean,Emun aholkularitza zerbitzuaren gidaritzapen egin dute 20 urtetik gorako ibilbide hau Fagor Taldean.
Anton Abbadia saria Gipuzkoako Foru Aldundiak sortu zuen 1996an, euskararen normalizazioaren alde lan egiten duten pertsona eta elkarteak saritzeko asmoz, eta gaur egun arlo honetako errekonozimendu garrantzitsua bihurtu da. Irabazleen zerrenda hau izan da orain artean.
2021 - Fagor taldea
2020 - Pello Jauregi
2019 - Arantxa Urretabizkaia
2018 - ahotsak.eus
2017 - Ibon Sarasola
2016 - Moriarti produkzioak
2015 - Kike Amonarriz
2013 - Ixa Taldea
2011 - Mintzalagun Ekimena
2009 - Joxerra Garzia
2007 - Imanol Urbieta
2006 - Juanba Berasategi
2005 - www.armiarma.com
2004 - Tinko Euskara Elkartea
2003 - Elay Taldea
2002 - Juan Zelaia
2001 - Dionisio Amundarain
2000 - Ttakun Elkartea
1999 - Karmele Esnal
1998 - Antton Olariaga
1997 - Arrasate Euskaldun Dezagun
1996 - Arantzazuko Egutegia
Erantzun
Sartu