Azaroaren 26an Bilbon egingo den 20 Urte Euskaraz Interneten jardunaldirako izen-ematea ireki dugu. Topaketak bi parte ditu, hitzaldi eta interbentzioen jardunaldi bat (16.00 eta 19.00ak artean), eta ospakizun bat 19.30etatik aurrera. Aforo mugatua da bietan, eta bakoitza espazio desberdin batean izango da; hortaz batera zein bestera etortzeko aukeraz galdetzen dugu.
Sustatuk 20 urte betetzen dituela-eta, 2001etik honako ibilbideaz hausnartzea da jardunaldiaren zioa. Bertan izango dira halaber 20 urte betetzen dituzten beste ekimen batzuk ere, 2001eko uztakoak hauek ere: Armiarma proiektua, Euskarazko Wikipedia eta Dantzan.eus. Pechakucha erako itzaldi laburrekin eta keynote edo ponentzia gonbidatu batekin (Goizalde Landabaso eta Leire Narbaizaren eskutik), osatzen da jardunaldia.
Ondoren, ospakizuna 19.30etatik aurrera. Ikus egitataua zehatza hemen https://sustatu.eus/20urte/ eta animatzen bazarete, eman izena hemendik.
Mondragon Unibertsitateak eta Bilboko Udalak bultzatutako Bilbao AS Fabrik zentro edo kanpusean izango da topaketa, Zorrotzaurreko uhartean, ikus beherago nola iritsi bertara.
Jardunaldiaren egoitza honek indarrean dituen Covid neurrien arabera antolatu da ekitaldia. Osasun egoeraren arabera beste aldaketarik ezarri behar balitz, jakinaraziko dizuegu zatozenoi.
Erantzun
Sartu