Teknologia albisteak

Pentsatu!: Oroimenaz filosofia hausnarketak Donostian

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-11-16 : 10:28

Azaroaren 18 eta 19an Pentsatu! 2021 izeneko jardunaldia egingo da Donostian. 18a Filosogiaren nazioarteko eguna da, eta pentsatzeko dei hori, Literaktum delako egitarau osoagoaren barruan, horretara dator. Oroimena da pentsatzeko aitzakiarako hartu den gaia.

Pentsatu jaialdiaren antolatzaileak dira EHUko Kultur Ekintzenago zerbitzua, Agora Filosofia Elkartea, eta Joxe Azurmendi Katedra. Pentsatu! delako jarduera hauek euskaraz izango dira.

Azaroak 18

19:00etan, Tabakalerako Kutxa Kultur Plazan, hiru mikro-eztabaida, oroimenaren gaiaren inguruan. "Oroitzeak ematen digu denboraren zentzua, iragana, oraina eta etorkizuna bereizi eta pentsatzeko gaitasuna. Hiru mikro-eztabaida oroitzearen arlo ezbedinez eztabaidatu eta hausnartzeko."

  • Iraganaz, Jonathan Lavilla eta Marta Garcia.
  • Orainaz, Belen Altuna eta Fernando Migura.
  • Etorkizunaz, Alba Garmendia eta Iñigo Martinez.

Azaroak 19

16:00. EHUko Fiolosogia fakultateko aula magnan (Ibaeta); "Oroitu ezin dena" solasdaldia. Oroitzeko erak asko dira, ez oroitzekoak bezainbeste. Eta oroitu ezin direnek erakusten dizkigute batzuk zein besteak.

Hizlariak: Goizalde Landabaso eta Jon Benito kazetari eta idazleak.

Erantzun

Sartu