Euskararen Etxea Bilboko San Inazio auzoan dago, eta hantxe kokatzen da baliabide berri hau. Lantoki Kooperatiboaren erabilera doakoa izango da, eta bertan tokia izateko eskaera prozesua ireki dute proposamenak jasotzeko. Nor aurkez daiteke? Euskararen alde eta euskaraz lanean ari den edozein entitate, elkarte edo norbanakok; eta euskara bere jardunaren helburu edo misio nagusi duen edozein entitate, elkarte edo norbanakok.
Euskara helburu edo misio duten entitate, elkarte edota norbanakoen coworking gunea izango da Lantoki Kooperatiboa. Euskararen alde eta euskaraz jarduten diren norbanako zein entitateen arteko elkarlana eta lankidetza sustatzeko pentsatutako espazioa, hain zuzen ere. Euskararen Etxeko gainontzeko espazioak bezala, lantokiaren, bilera-gelen eta bestelako espazioen erabilera ere doakoa da.
Epea ireki da Lantokian tokia hartu nahi dutenek proposamenak aurkezteko.
2022 eta 2023 urteetan lantokian arituko diren entitate eta norbanakoen izenik ez dute oraindik, eta toki horiek betetzeko epea ireki da orain, abenduaren 13a bitarte.
Eskaria egiteko epea bi urtean behin irekiko da. Leku libreak badaude, urtero aterako da eskariak aurkezteko eskaintza. 2021eko udazkenean atera da lehenengoa; hurrengoa, 2023ko udazkenean izango da.
Oinarri zehatzak, PDF honetan. Eta hemen bete beharreko eskaera orria.
Informazio gehiago, Euskararen Etxearen webgunean.
Erantzun
Sartu