Teknologia albisteak

Euskara maitatzen hasteko hitzak, Lizarrerrian, erakusketa eta jarduerak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-11-12 : 16:26

Gaztelerazko liburua da Pequeño diccionario sentimental, baina izenburu-azpikoak argitzen duen bezala, "57 palabras para empezar a amar el euskera", euskara maitatzen hasteko gidaliburu gisa apailatu zuten Regina eta Leticia Salcedok (testuak) eta Liébana Goñik (ilustrazioak). Pamielak 2020an argitaratu zuen, eta orain Nafarroako Lizarrerrian liburuaren inguruko erakusketa bat eta jarduera batzuk antolatu dira.

Erakusketak liburuak biltzen dituen 57 hitzetatik 17 ilustrazio aurkezten ditu. Honetan bezala, bi ataletan egituratzen da, bata orokorra, egileek aukeratutako hitz batzuk aurkezten dituena, eta bestea, ‘Nire hitz gogokoena’ izenekoa, euskal kulturako pertsona garrantzitsuek aukeratutako hitzak biltzen dituena.

Jarduera hauetan gauzatu da egitasmoa, eta bihar da lehena Abartzuzan:

  • Azaroak 13, larunbata • 11:30 h • Ludoteka (Abartzuza). Haurrentzako sormen tailerra euskara non txikiek (Haur eta Lehen Hezkuntza), Xamarikoren elezaharraren hariari jarraituz, haien hitzik gogokoenak eta galdu ez daitezen gorde nahi dituztenak aukeratu eta eskulana eginen dute. Iraupena: 1:30/2:00h.
  • Azaroak 20, larunbata • 12:00 h • Kiroldegiko erabilera anitzeko aretoa (Villatuerta). Regina eta Leticia Salcedo idazleek liburuaren jatorria eta zentzua azalduko digute (45 min., gaztelaniaz nagusiki) eta, jarraian, aldi bereko bi bisita gidatu eginen dute erakusketan (30 min.), talde batean euskara zeta bestean gaztelaniaz.

Erakusketari dagokionez, Villatuertako Kiroldegiko korridore nagusian da, azaroaren 15etik 30era egongo da irekita, astelehenetik larunbatera, eguneko ordutegiarekin.

Erakusketan bertan bisita liburu bat dago, sentipenak edo sentsazioak partekatzeko eta norberak bere hitz gogokoena besteekin partekatu ahal izateko. Halaber, bisitarien artean, Pequeño diccionario sentimental liburuaren ale bat zozkatuko da.

Informazio gehiago, hemen.

Erantzun

Sartu