Teknologia albisteak

Zinebi, 63. edizioa, berriz ere osoki euskaraz azpidatzia

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-11-12 : 10:28

Bilboko Udalak antolatzen duen Zinebi Zinema Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren 63. edizioa gaur azaroaren 12an hasiko da Arriaga Antzokian 19: 30etik aurrera egingo den inaugurazio-galarekin. Iaz bezala, euskarazko azpidatziak izango dituzte lan guztiek bai aretoetan eta baita sarean ere: Donostian publikoz antolatzen diren zine jaialdi desberdinetan sekula egiten ez dutena.

Jaialdia azaroaren 19ra arte luzatuko da, egun horretan egingo baita amaiera ekitaldia eta sari banaketa. Bi galak Sra Polaroiska (Alaitz Arenzana eta Maria Ibarretxe) talde artistikoak zuzenduko ditu. Talde artistiko honek 2017ko Gure Artea Saria irabazi zuen.

Zinemaldiaren 63. edizio honetan 41 herrialdetako 123 filmek hartuko dute parte. Aurkeztutako filmen erdia baino gehiago Estatu mailan estreinatuko dira Zinebin, eta programatutako filmen beste erdia baino gehiago emakumeek zuzendutakoak dira. Euskarazko azpidatziak izango dituzte lan guztiek bai aretoetan eta baita sarean ere.

ZINEBIren proiekzioa bi zatitan banatzen da: sail Ofiziala eta beste proiekzio batzuk.

Lehenengoan, Nazioarteko Film Labur Lehiaketa eta Nazioarteko ZIFF Lehiaketa – Zinebi FIRST FILM, errealizadore berrien film luzeei eskainia dago.

Bigarrenean, adibidez, Bertoko Begiradak deituriko sekzioa aurkeztuko da, zeinean Euskal Herrian ekoitzitako film labur eta luzeek osatzen duten. Euskal ikus-entzunezkoen industriako ekoizle, zinemagile eta profesionalen lana aintzatestera zuzenduta dago batik bat.

Zinebik, 63. edizioan, urtero lez, ohorezko Mikeldi sarien bitartez nazioarteko zinema garaikideko izen garrantzitsuenetako batzuen ibilbidea eta dimentsio artistikoa aitortzen dira. Oraingo honetan, Zinemaldiak Europako eta Euskal Herriko zinemako ezinbesteko bi pertsona saritu ditu: Margarethe von Trotta eta Imanol Uribe.

Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero: https://zinebi.eus/ 

Erantzun

Sartu