Teknologia albisteak

HABE Azterketak aplikazioa, euskara trebatzeko

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-11-09 : 10:25

HABE azterketak izeneko web aplikazioa garatu dute. Aplikazioak helburu bikoitza du: batetik, HABEren B1, B2 eta C1 azterketak prestatzen zabiltzaten ikasleak lau hizkuntza-trebetasunetan trebatzen laguntzea, eta bestetik, norberaren egungo euskara-maila diagnostikatzea.

Bai & By Fundazioak egin du aplikazioa, eta HABeren oniritzia jaso du, orain arteko azterketa-eredu ofizialak aplikazioan zabaltzeko baimena eman dutelarik.

Erregistratu ostean, erabiltzaileak aukeratu beharko du zein mailatan trebatu nahi duen: B1, B2 ala C1. Diagnostikoa egiteko abiapuntuko euskara-maila hartuko da oinarritzat eta, horren arabera, ariketak egiten joan ahala estatistikak eta arloz arloko emaitzak erakutsiko ditu aplikazioak.

Lau hizkuntza-trebetasunetako ariketak daude; irakurmena, entzumena, idazmena eta mintzamena. Lehenengo biak dohainik. Aplikazioak diagnostiko modulu bat dauka, eta bertan hainbat estatistika izango dituzu eskura: egindako probak, gainditutako ariketen bataz besteko puntuazioa trebetasunez trebetasun bereizita, probak lehen aldiz egitean lortutako emaitzak...

Probatu hemen: https://languagetest.baiby.com/#/ 

Erantzun

Sartu