#20urte jardunaldiaren muina osatzen
Sustatuk 20 urte betzen dituela eta, aurreratu dizuegu 20 Urte Euskaraz Interneten jardunaldia antolatuko dugula datorren azaroaren 26an, Bilbon. Oraindik ez dago itxita egitaraua, baina aurreratuko dizuegu honenbestez osatu duguna. Zita Zorrotzaurreko garapen esparru berrian izango da, uharte bilakaturik orain, hantxe baitago Bilbao AS Fabrik Mondragon Unibertsitatearen kanpus berria.
Lehen parte gisa, jardunaldia propio.
16.00 HARRERA. Eneko Astigarraga (CodeSyntax), Luis Berasategi (Bilbao AS Fabrik), Maite Goñi (ekitaldiko aurkezlea).
16.15 MAHAINGURUA: 20 URTE ZAHARRAGO. Sustatu (Luistxo Fernandez), Euskarazko Wikipedia (Iñaki Lopez de Luzuriaga),Armiarma (Patxi Gaztelumendi), Dantzan (Oier Araolaza)
17.15 PECHAKUCHA erako hitzaldi azkarrak. (Izen eta izenburu batzuk baditugu honetan, baina laster osatuko dugu gehiago).
18.15 HITZALDIA: Partehartzea eta eztabaida Interneten. Goizalde Landabaso eta Leire Narbaiza.
Bigarren partea, 19.30etatik aurrera, hau ere Bilbao AS Fabrik eraikinean, baina bertako beste espazio batean, ospakizuna, osagarir hauekin:
- Crossover ikuskizuna: Behingoz Xerezaderen Hitza. Maite Goñi (Gaurko Hitza) eta Ana Morales (Xerezaderen Artxiboa).
- Sustaturen izenean, eskertza eta matraka: Luistxo Fernandez.
- Agurra. Bingen Zupiria (Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua).
- Aperitifa.
- Musika: DJ Puercoespine.
Antolatzen du CodeSyntax-ek (Sustatu egiten duen enpresak), eta Bilboko AS Fabrik Mondragon Unibertsitatearen egoitza berria aukeratu dugu, bertan bulego berria duelako enpresak, eta bertatik ekimen berriak egiteko asmoa daukagulako,
Erantzunak kargatzen...