Donostiako Eureka Zientzia Museoa itxiko du Kutxa Fundazioak 2023an
2021-10-29 14:50
Kutxa Fundazioaren Eureka Zientzia Museoak hogei urte bete zituen joan den urtarrilean. Aurreikuspenen arabera, ailegatuko da datorren urteurrena ospatzera, baina hori izan liteke bizialdiko azkena. Fundazioak iragarri du Donostiako Eureka Zientzia Museoa itxi eginen dutela. Zehaztu dute iraungitze data, gainera: zentroak 2023an hetsiko ditu ateak.
Txioak (26)
-
Joxean Amundarain @jxamundarainZe pena eta zein zaila den ulertzen ... berria.eus/albisteak/2052…
-
Berria.eus @berriaKutxa Fundazioak iragarri du Donostiako Eureka Zientzia Museoa itxi eginen dutela, 2023an. Azaldu duenez, sortutako dibulgazio eta hezkuntza jarduerak «berritzea eta birformulatzea» da helburua, ondotik Tabakaleran leku hartzeko. @_uxuerey berria.eus/albisteak/2052…Nerea Ortiz @neretxokoaMatematiketan @matematiketan@berria @_uxuerey #matematiketan Zientziaren dibulgazioan hain INPORTANTEA izanda, erabaki latza, benetan. Ze proposamen interesgarriak dauden bertan gelan lantzen diren fenomenoak bertarik bertara ukitu,ikusi eta bizitzeko. Zenbat gozatu izan dugun bert
-
Josu Goiko @josu_goikoGure alaben hazkuntzan zehar, Bilbotik egindako txangoetarako hainbatetan izan dugun erreferentzia. berria.eus/albisteak/2052…iñaki Alegria @inakialegria@josu_goiko Eta eraikinarekin zer egingo dute? Miramoneko urbanizazioarekin jarraitu?Ander Gortazar @andergortazar@inakialegria @josu_goiko Kutxaren azken mugimenduak ikusita: higiezinen negozioa. Goxoki bat teknologia-parkearen bihotzean.
-
Ander Gortazar @andergortazarTabakalera edo "zentralizatu" eta "xurgatu" arteko marra fin hori. Agur Eureka; #respect Arotz Enea. berria.eus/albisteak/2052…
-
Asier Garaialde #NiEreJaizkibelekin @agaraDonostiako Eureka zientzia museoa itxiko du Kutxa Fundazioak, 2023an berria.eus/albisteak/2052… Honen bidez: @berria
-
Josu @txalantKutxa Fundazioak itxi egingo ditu @kutxaekogunea, @eurekakutxa eta Arotz-Enea Ingurumen Eskola. Berri tamalgarria eta galera handia @Gipuzkoa|ko zientzia eta arte hezkuntza komunitatearentzat. @kutxakultur berria.eus/albisteak/2052…
-
Elhuyar @Elhuyar@eurekakutxa Euskal Herriko zientziaren dibulgazioaren eta zientzia-hezkuntzaren erreferente nagusietakoa ixtea galera izugarria da. Arlo horretan ari garenon eta administrazioaren arteko elkarlanak irekita mantentzeko bidea eman behar luke. berria.eus/albisteak/2052…
-
Erramun Martiarena @erramunmsDonostiako Eureka zientzia museoa itxiko du Kutxa Fundazioak, 2023an berria.eus/albisteak/2052…
Erantzunak kargatzen...