Teknologia albisteak

Euskaratu telefonoa eta parte hartu #EginEragin lehiaketan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-10-29 : 12:35

Eusko Jaurlaritza Zure Hatz Marka Euskaraz kanpaina sustatzen hasi da aste honetan, mugikorretan sistema euskaratu dezagun. Bideotutorialak prestatu dituzte nola euskaratu modelo erabilienak, eta lehiaketa bat ere bai, TikTok eta Instagram bidezkoa, #EginEragin izenekoa.

Azaroaren 11 arte dago irekia kanpaina, eta 13 eta 25 urte bitartekoei zuzenduta dago. Parte-hartzaileak euskarazko bideo bat igo beharko du bere profilera (Tik-Tokera edo Instagramera), lehiaketaren gaiarekin lotura duena eta #EginEragin traola duena.

Bideoak 15 segundo eta 60 segundo bitartean iraun dezake. Bi sari emango dira, plataforma/lehiaketa bakoitzeko bat, Xiaomi Mi 101T 5G telefonoak. Gaia: euskarazko teknologia mugikorra... kanpainaren zioa bera, telefonoak nola euskaratu daitezkeen, horren inguruko piezak.

Parte-hartzaileek Tik-Tok eta Instagrameko kanpainaren profilak jarraitu beharko dituzte:

Informazio gehiago, hemen.

Noski, lehiaketan parte hartu aurretik, telefonoa euskaratzen baduzu hobeto... Zure Hatz Marka Euskaraz kanpainaren webgunean bideotutorialak eta instrukzioak argitaratu dituzte marka ezagunentzako. Hona Samsung telefonoak nola euskaratuk, adibide gisa

PDF batean ere argitaratu dituzte instrukzioak, Samsung-arekin bezala, beste markekin ere bai.

 

Erantzun

Sartu