Euskal Kostaldeko Geoparkeak “Karst jaialdia: harria eta herria” izenburua duen ekitaldia egingo du Deban datorren azaroaren 6an. Hitzaldiak, harri-jasotzaile eta harri-zulatzaile erakustaldia, Merkatu Txikia, irteerak eta bestelako jarduerak antolatu dira, goizez eta arratsaldez. Karst edo formazio karstikoak dira Euskal Herriko geologiako ezaugarri berezkoenetako bat.
Gainera 2021. urte hau, Karst eta Leizeen nazioarteko urtea da. Horregatik antolatu du Geoparkeak “Karst jaialdia: harria eta herria” ekitaldia).
Goizean zehar, Euskal Herriko Unibertsitateko hainbat geologok eta Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologoek hitzaldi laburrak emango dituzte; uraren, klimaren eta lurraren inguruan arituko dira, besteak beste. Iñaki Perurena harri-jasotzaileak, bestalde, harriaren inguruko gogoeta egingo du, zeinetan bere ibilbideko hainbat pasadizo eta hausnarketa nabarmenduko dituen egingo duen bakarrizketan.
Arratsaldean, doako bi irteera gidatu antolatu dira.
Karst Jaialdiaren egitarau zehatza, eta informazio gehiago hemen.
Erantzun
Sartu