Teknologia albisteak

Mutrikuko Gaztetxearen 20. urteurrenaren ospakizuna

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-11-03 : 12:42

Mutrikoko Gaztetxeak 20 urte bete ditu aurten, eta Mutrikuko Gazte Asanbladak ospakizuna antolatzeko jarduera egitarau bat antolatu du, "Mutrikuko Gaztetxea, 20 urte auskan" lemapean. Azaroaren 5ean hasten da egitaraua mahainguru batekin eta ekintza nagusia hilaren 20an egingo dute: Gaztetxe Eguna.

Saia Goait talde mutrikuarrak egin du 20 urte auskan urteurren kantu berezia, hemen duzue.



Urteurrenaren egitarauari dagokionez, honako hau:

Azaroak 5, barikua

  • 19:0020 urte auskan mahai ingurua, Gaztetxean.

Azaroak 6, zapatua

  • 22:00. J Martina taldearen kontzertua, Gaztetxean.

Azaroak 12, barikua

  • 21:00. Bertso afaria, Gaztetxean. Bertsolariak: Eli Pagola eta Beñat Gaztelumendi.

Azaroak 14, domeka

  • 18:00. Jon Basagurenen kontzertua, Gaztetxean.

Azaroak 19, barikua

  • 18:00. Asanblada irekia, Gaztetxean.
  • Ondoren. Horma irudiaren margoketa.

Azaroak 20, zapatua. Gaztetxe eguna

  • 12:30. Txupina, Gaztetxearen aurretik.
  • 13:00. Poteo musikatua.
  • 14:30. Herri bazkaria, Merkatu Plazan.
  • Ondoren. Auzi taldearen kontzertua, Merkatu Plazan.
  • 18:30. Txaranga Gaztetxera ala mutrikuarra.
  • 20:00etatik aurrera. Gaztetxea irekita.
  • 22:00. DJ Bakallaua saltxan.

Azaroak 26, barikua

  • 19:00. Ameli eta Xirrikituen jostunek ipuin kontalaria, Gaztetxean. Isiltzen joan zirenak ipuina kontatuko dute.

Azaroak 27, zapatua

  • 22:00. Lau Mono eta Hondar taldeen kontzertua, Gaztetxean.

Azaroak 28, domeka

  • 17:00La Haine filmaren proiekzioa, Gaztetxean.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago