Teknologia albisteak

Laudioko Kultur Laborategia, herri ekimen bat

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-10-28 : 09:10

Laudioko Lamuza parkeak lau itsas edukiontzi jarri ditu azken hilabeteetan Ponpeia gisa ezagutzen denaren inguruan. Udalerriak ikuspuntu kulturala izan dezan da proiektu berri horren helburu nagusia. Laudioko Kultur Laborategia (Kulturlab) proiektu horren bultzatzaile nagusia da. Kultur Laborategia berritzailea, integrala, dinamikoa eta modernoa dela esan daiteke eta kultura lokala sustatzea dauka helburu. Hilean behin Laudioko gazte sortzaileei erraztuko zaie espazioa beraien artea askatasunez erakutsi dezaten. Momentuz espazioa iragankorra izanen da, izan ere, udalak azaroaren 5era arte baimendu du proiektua.

Proiektua aurrera eramatea posible izan da Vital Fundazioak eskaini duen 6.000 euroko laguntza bati esker. Diru laguntza horrek edukiontzien alokairu-kostuak eta beharrezko materialen ekoizpen-kostuak ordaintzeko balio izan du. Hala ere, Arabako Foru Aldundiari eskatutako beste laguntza baten zain daude. Baita Laudioko Udalaren diru-laguntzen deialdietara eta sor daitezkeen beste batzuetara aurkeztuko dira ere. Dagoeneko laguntza boluntarioa eta kultura arloko pertsonen kolaborazioa badute.

SOS Laudioko Lamuza Parkea sortzearen arrazoi nagusiak Musika Etxean gertatutako eraisketak eta parkearen ondarearen degradazioa izan dira. Horren harira, plataformak honako hau eskatzen dio Arabako Foru Aldundiari:

  • Lamuza Parkearen Plan Berezrian jasotako larrialdiko esku-hartzea berehala gauzatzea eraikinak erori ez daitezen.
  • Parkeko ondare historikoa, beeziki Musika Etxea eta Kasinoa, botako ez direla bermatzea eta bere mantenuan pausoak ematea.
  • Parkeko ondare historikoa Laudioko herritarren erabilerarako izatea, bere behar soziokulturalak asetzeko.


Proiektu honi buruz gehiago jakiteko:

 

Erantzun

Sartu