Teknologia albisteak

Nola euskaratu zure Android telefonoa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-10-31 : 09:41

Zure Hatz Marka Euskaraz kanpainarekin bat eginez, tutorial bat jarraian, nola euskaratu dezakezun zure Android telefonoa. Lehenengo eta behin, albiste on bat: Azken bi urteetan Euskal Herrian gehien saldu diren marka eta modeloetan, ia guztietan ezarri daiteke euskaraz hizkuntza nagusi gisa. Modelo batzuetan, lehen hizkuntza euskara ezartzeaz gain, aukera izango duzu bigarren hizkuntza bat ere aukeratzeko (adibidez, gaztelania bada 2.a, Whatsapp euskaraz ez dagoenez, bigarren hizkuntza horretan agertuko zaizu aplikazio zehatz hori). Kasuistika aztertuko dugu jarraian.

Batetik, zure modeloa zein dela ere, Lehen Hitza Euskaraz aplikazioa deskargatuta, berak gidatuko zaitu telefonoa euskaratzeko prozedurarekin. Ikus Google Playn:

Gainerakoan, zure modeloa berri samarra bada, azken bi urte hauetakoa, begiratu ditugu Euskal Herriko estatistikak eta normalena litzateke marka hauetakoa izatea: Samsung, Xiaomi, Oppo, Realme edo Vivo izatea. Horiek guztiak euskaratu daitezke, hona instrukzioak. 

Samsung. Lehen eta bigarren hizkuntza aukeratu dezakezu.

  • Gaztelaniatik abiatuta: Ajustes -> Administración General > Idioma > Añadir idioma - euskara gehitu, eta ordena moldatu, lehena gera dadin
  • Frantsesetik abiatuta: Paramètres > Gestion globale > Langue > Ajout d’une langue > Euskara > Définir par Défaut

Xiaomi. Lehen hizkuntza, bakarra, aukeratu daiteke telefono hauetan.

  • Gaztelaniatik abiatuta: Ajustes > Ajustes adicionales > Idiomas e introducción de texto > Idiomas / Euskara aukeratu, eta hori geratzen da.
  • Frantsesetik abiatuta: Paramètres > Paramètres supplémentaires > Langues et saisie > Langues > Euskara

Oppo eta Realme. Marka hauek etxe berak egiten ditu, batzuk gaitasun handiagokoak direlarik. Sistema berdina dute halaber, baina segun Android 10 edo Android 11 bertsioa daukaten martxan, desberdin konfiguratu behar ditugu. Batzuetan, hizkuntza bakarra ezarri daiteke lehenetsita; besteetan, bi hizkuntza. Hortaz:

  • Android 10, gaztelaniatik abiatuta: Ajustes > idioma y region > idioma (euskara aukeratu)
  • Android 10, frantsesetik abiatuta: Paramètres > Langue et région > Langue > Euskara
  • Android 11, gaztelaniatik abiatuta: Ajustes > Configuración adicional > Idioma y Región > Añadir, euskara aukeratu eta lehena jarri
  • Android 11, frantsesetik abiatuta: Paramètres > Autres paramètres > Langue et région > Ajouter une langue > Euskara

Vivo. Modako beste marka honetan ere bi hizkuntza ezarri daitezke.

  • Gaztelaniatik abiatuta: Ajustes > Sistema > Idioma e introducción de texto > Idiomas > Gehitu euskara, eta ordena erabaki
  • Gaztelaniatik abiatuta: Paramètres > Système > Langues et saisie > Langues > Ajouter une langue > Euskara

Azalpen hauek bideotutorial eran ere aurkituko dituzuehemen.

Ezin euskaraz jarri?

Baliteke zure telefono modeloa ezin euskaratu ahal izatea, goiko kasuistikan sartzen ez delako edo beste arrazoiren bat tarteko. Sentitzen dugu. Zozketatik kanpo geratuko da aste honetako sustapen ekintza honetan... Zera gomendatuko dizugu, hurrengo mugikorra erosteko orduan, kontsultatu https://www.lehenhitza.eus/mugikorrak/ euskaraz jar daitezkeen modeloak zein diren ziurtatzeko. Era berean, 2021an saltzen diren modelo ezagunenek dagoeneko aukera ematen dutela uste dugu (goian aipaturiko marka guztietan, adibidez).

Erantzun

Sartu