Euskararen Adierazle Sistema (EAS) ezagutarazteko mintegi bat antolatu da bihar, urriak 27, Donostian, eta online emango dute streaming eran. Honela aurkeztu du ekitaldia Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak: "2021ean lanketa berezia egin da ingurune digitalaren esparruan eta aukera hau baliatu nahi izan dugu bildutako datuekin lanketa sakonago bat egiteko. Horretarako, gaian adituak direnengana jo dugu, ale monografikoan aurkituko dituzun artikuluak eta elkarrizketa osatzeko." Adierazle sistemak, azken batean, euskararen erabilpen eta agerpen datuak neurtzen ditu hainbat parametrotan (asko teknologikoak).
10:15etatik aurrera izango da ekitaldia, presentzialki Donostiako Carlos Santamaria liburutegitik (Ibaetako EHuren kanpusa), streaming bidez jarraitzeko lotura honetatik: https://youtu.be/nvqRIMJ2cLw / Parte-hartzaileak:
Euskararen Adierazle Sistemako datu gehiago ikusteko: https://www.euskadi.eus/eas
Antolatzaileek dokumentu bat zabaldu dute parte-hartzaileen ekarpenekin eta datu gehiagorekin, hemen partekatu dugu zuekin.
Erantzun
Sartu