Sustatu logoa Teknologia albisteak

Beste lider indigena bat hil dute Kolonbian

berria.eus
2021-10-25 23:13

Kolonbiako Garapenerako eta Bakerako Ikasketen Institutuak (Indepaz) jakinarazi duenez, ezezagun batzuek Nazaria Calambas Tunubala lider indigena hil dute Cauca departamentuko Guambia erreserba indigenan, Kolonbia hego-mendebaldean. Tiroz hil zuten, atzo. 34 urte zituen, eta Misak herriaren burua zen erreserba horretan. Alkate ohi eta komunitateko agintari ohi ere bazen, eta azkenaldian Kolonbiako Gobernuaren kontrako manifestazioetan parte hartu zuen.

Guztia irakurri (berria.eus) »»

Txioak (19)

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu