Koruro Gasteizko bi lagun gazteren artean sortu den webgunea da. Euskara irakaslea da bat eta ingeriaria bestea. Hezkuntza irakasgaiak zabaltzeko egindako webgune erraz eta bisuala da, gaztelaniaz dago, baina atal interesgarri bat ere badu, euskarara gaztelerara hurbildu nahi dutenentzako
Hala aurkeztu digute lagun hauek beren webgunea:
Euskara oso gogoko dugunez, web-ean euskara ikasteko atal bat dugu . Bertan euskaraz ezer ez dakien jendeari zuzendutako eta edonork ulertzeko moduan idatzitako dohako artikuluak igotzen ditugu. Hori lortzeko, azalpen erraz eta argiak edukien inguruko infografiekin batera igotzen ditugu.
Adibidez, artikulu honetan euskal aditzak nola funtzionatzen duen azaltzen dugu bidenabar. Edota beste honetan data nola adierazi. Baina artikulu askoz gehiago ditugu eta astero lanean dihardugu!
Zorte on, Koruro.com
Erantzun
Sartu