HiTZ zentroa CLARIAH-EUS egitasmoa bultzatzeko workshop edo mintegia antolatzen ari da. CLARIAH-EUS egitasmoaren xede nagusia da Humanitateetako eta Gizarte Zientzietako ikertzaileentzat beharrezko diren baliabideak eskaintzen dituzten europar ikerketa-azpiegitura digitaletan parte hartzea, eta era berean, euskarazko eta euskararako baliabideak sortzea. Hortik gogoa euskal eragileekin minteg bat egiitekoa. Datorren azaroaren 26an jarri dute hitzordua, goizeko 9:00etatik 14:30era.
Hitz zentrotik jakinarazi dutenez: "Europan Humanitateetan eta Gizarte Zientzietan ikertzeko azpiegitura digitalak jada finkatuta daude, baina oraingoz guk ez dugu horietan parte hartzeko aukerarik. Horrela, workshop honetan ikertzaileak, adituak eta ikerketan interesa duten erakunde desberdinetako eragileak bildu nahi ditugu orain eta hemendik bost urterako beharrei buruzko ikuspegia lortzeko. CLARIAH-EUSen arlo desberdinetako aditu kopuru garrantzitsu batekin lanean aritu gara, baina orain parte hartzeko interesa duen eta etorkizuneko CLARIAH-EUS azpiegituraren diseinua eraikitzen lagun dezakeen edonori egiten diogu gonbita. "
Hortaz, humanitateetan eta gizarte zientzietan kezka edo egitasmo digitalekin dabiltzanen asmoak entzun nahi dituzte, eta deialdi bat zabaldu da, azaroaren 5a bitartean, egingo den mintegian zure nork bere proiektu, ikerlerro, baliabide edota ikerketa-taldearen berri eman nahi izanez hero, poster saiorako proposamen bat bidaltzeko.
Proposamenak bidali edo informazio gehiago jasotzeko clariaheus.hitz (a bildua) ehu.eus posta elektronikoa erabili; edo formulario honen bitartez egin.
Mintegiaren egitarau probisionala eta izena emateko aukera, hemen.
Erantzun
Sartu