Teknologia albisteak
1

Asteko WikiErronka, euskarazko Wikipediaren proposamen berria

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-10-23 : 16:05

Atzo ostiralez planteatu zuen galdera Euskarazko Wikipediak bere Twitter kontuaren bidez: "Frantziako departamendu bati izena ematen ez dion Frantziako ibairik luzeena jaiotzen den mendikatearen izen berbera duen film bat estreinatu zen 1970an. Zein izan zen bere zuzendaria?". Asteko WikiErronka da, aurreko astean hasitako ekimen bat, Wikipedia arakatzea helburu duena. Saririk ez dago, ez bada asmatzearen poza, eta bidean zerbait ikastearekin lortutako ezagutza. 

Aurreko astean hau izan zen galdera:

  • Parisko Komunaren "bekatuak garbitzeko" basilika bat eraiki zen. Bertan, inoiz partikular batentzat eraikitako organorik handiena jarri zuten. Organo hori, lehenago, partikular horren jauregian zegoen. 2004an enpresaburu batek jauregi hori erosi zuen. Ze enpresa garrantzitsu sortu zuen eroslearen herenaitonak?

Erantzuna Alberto Erreak asmatu zuen: "Société Minière et Metallurgique Peñarroya". Ea aste honetakoa... Ireki Euskarazko Wikipedia eta ekin bilatzeari. Aste honetako WikiErronka errepikatuko dugu badaezpada:

  •  "Frantziako departamendu bati izena ematen ez dion Frantziako ibairik luzeena jaiotzen den mendikatearen izen berbera duen film bat estreinatu zen 1970an. Zein izan zen bere zuzendaria?"

 

Erantzunak

Erantzun

Sartu