Teknologia albisteak

Kaleka 2022 kaleko antzerki jaialdirako deialdia

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-10-27 : 09:31

Pandemiak behartutako etenaren ondoren, Kalekak, Lekeitioko Nazioarteko Kale Arteen Jaialdiak bere 31. edizioa egin ahal izan zuen uztailean. Orain Kaleka 2022ko 32. ediziorako ikuskizun proposamenak jasotzeko epea ireki du, abenduaren 6a arte.

Datorren urterako formatu ohikoetara espero dute itzultzea, eta aurreko deialdietan bezala deialdian bi arlo ezberdinduko dira: Sekzio Ofiziala eta Scratch.

  • Sekzio ofiziala espazio publikoa edo izaera bitxiko espazioak gaurkotasunean burututako sorrera-lanak aurkezteko erabiltzen dituzten artista, kolektibo, elkarte profesional edo/eta edozein autoretza motarentzat bideratuta dago.
  • Kaleka Scratch-ek garapen egoeran dauden proiektuak esperimentatu eta probatu nahi duten artista, kolektibo, elkarte profesional edo/eta edozein autoretza motarentzako plataforma bat eskainiko du.

Azken urteetan, urtero 500 proposamenetik gora jaso izan dituzte. Beraz, lehia gogorra dago eta proposamenak ondo pentsatu eta landu beharko dira. Adi baldintzei bi kategorietan, eta bertatik egin eskaera.

Erantzun

Sartu