Teknologia albisteak

Migrazioei eta harrera linguistikoari arreta Soziolinguistika Jardunaldian

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-10-26 : 11:11

2021eko Euskal Soziolinguistika Jardunaldia azaroaren 11n egingo da Iruñean. Pil-pilean den gaia du abiapuntu bezala: Migrazioak eta harrera linguistikoa. Jardunaldian erronka horri arrakastaz erantzuteko gakoak identifikatzeko saiakera egingo da. Horretarako gaia ikuspegi desberdinetatik lantzen duten pertsonak elkar topatzea eta solastea erraztuko da. Egoeraren deskribapena egiten duten ikerketak, erakunde publikoetatik eta hezkuntza-komunitateetatik martxan dauden egitasmoak ezagutzeko aukera eskainiko da eta aditu zein arituen arteko iritzi trukerako guneak bideratuko dira.

Egitaraua

  • 9.15. Antolatzaileen agurra. Nafarroako Gobernua (Euskarabidea); Eusko Jaurlaritza (HPS); Soziolinguistika Klusterra
  • 09:30. Hitzaldia: "Jatorri atzerritarreko herritarrak Euskal Herrian: kokapen deskriptiboa. Arkaitz Fullaondo (Ikuspegi Behatokia - EAE); Orreaga Azcona (Migrazio Politiken Zuzendaritza Nagusiko Karibu Zerbitzua. Nafarroako Gobernua); Eguzki Urteaga (EHU, Ipar Euskal Herriko ikuspegia emanez.)
  • 10:30. Hitzaldia: Hizkuntza-aniztasuna: bizipenak eta jarrerak. Belen Uranga (Soziolinguistika Klusterra) eta Xabier Aierdi (Begirune Fundaziokoa, Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiaren sortzailea eta zuzendaria izana).
  • 11:30. Atsedenaldia
  • 12:00. Eskola testuinguruko errealitatea eta esperientziak. Aurkezpenak (45’) eta eztabaida parte hartzailea (30’). Amelia Barquin (Mondragon Unibertsitatea, HUHEZI); Biotza Piko (Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza Saila).
  • 13:15. Herri eta komunitate mailako errealitatea eta esperientziak. Aurkezpenak (45’) eta eztabaida parte hartzailea (30’). Alex Vadillo eta Elena Urzelai (Gasteizko Udala); Arkaitz Fullaondo (Ikuspegi Behatokia); Urko Ikardo (Bortzirietako Euskara Zerbitzua)
  • 14:30. Bazkalordua
  • 15:30. Hitzaldia, Kataluniako kasua: esperientziak, ekimenak eta politikak. Eunice Romero (Migrazio, Babes eta Antiarrazismo Zuzendari Nagusia, Kataluniako Generalitatea)
  • 16:30. Mahai-ingurua. Aurrera begirako erronkak eta proposamenak. Xabier Aierdi; Virginia Eraso (Migrazio Politiken Zuzendaritza Nagusiko Karibu Zerbitzua. Nafarroako Gobernua); Eunice Romero.
  • 17:30 Egunaren errepasoa eta itxiera

Informazio gehiago eta izen-ematea,hemen.

Erantzun

Sartu