Teknologia albisteak

Euskal(e)gintza gaur: bihar hasiko den hitzaldi zikloa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-10-20 : 11:55

Getxoko Azebarri elkartean (Euskal Herria kalea 14, Algorta) hitzaldi zikloa hasiko dute bihar osteguna, urriak 21: "Euskal(e)gintza gaur: arazo zaharrak erantzun berriak" jarri diete goiburu gisa.  Euskalgintzak gaur dituen erronkei buruz hausnartzea da kontua, baina ohikoak ez diren galderak planteatuz, intersekzionalitatea edo ekonomia soziala bezalako gaiekin lotuz euskalgintza. Antolatzaileak dira Azebarri eta Egizu elkarteak.

Hala diote antolatzaileek: "Elkarrizketa sustatu gura dugu parte hartuko dutenekin, iritzi eta ikuspuntuak kontrastatzeko. Ahalik eta etxeko girorik etxekoiena bilatzen dugu. Arazo zaharrak erantzun berriak."

Hauetxek dira hitzaldiak:

  • Urriak 21, 18:30, SOZIOLINGUISTIKA ETA EUSKALGINTZA, Paul Bilbao Sarria (Kontseilua), Belen Uranga Arakistain eta Beñat Garaio Mendizabal (Soziolinguistika Klusterra).
  • Azaroak 18, 18:30, INTERSEKZIONALITATEA-DEKOLONITATEA ETA EUSKALGINTZA. Hizlariak: Saioa Iraola Urkiola (Bilgune Feminista) eta Onintza Odriozola Irizar (EHU).
  • Abenduak 16, 18:30, EKONOMIA SOZIALA ETA EUSKALGINTZA. Hizlariak: Beñat Irasuegi Ibarra (Talaios Koop.) eta Onintza Irureta Azkune (Argia).

Hitzaldi bakoitzerako goian aipaturiko gonbidatuez gain, solasaldi itxura emateko gidari gisa arituko dira hiruetan Txerra Rodriguez Gomez, Jone Goirigolzarri Garaizar eta June Telletxea Franco.

Aforo mugatua denez, izena emateko: https: labur.eus/euskalegintza

Erantzun

Sartu