Teknologia albisteak

The Future Game - Bihar zer? inkesta prospektiboa gazteei

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-10-15 : 11:47

The Future Game - Bihar zer? inkesta abiatu berri dute Euskal Herriko gazteen artean prospektiba ariketa bat egiteko. Egitasmoaren helburua da, 2050 urtea eszenatorki gisa hartuta, etorkizuna nola irudikatzen duten ezagutzea eta erronka berriei modu kolektiboan erantzutea.

Ekimena zuzentzen duteDOT kooperatibak, Osoigo Next-ek eta Braulio Gómez Deustuko Unibertsitateko ikerlariak. Babesleak dira Badalab laborategia, EITB eta BBK Kuna dira babesleak.

Inkesta irekia da eta edozeinek parte hartu dezake, https://thefuturegame.org/eu/ The Future Game plataformaren bidez. Galdetegia joko moduan planteatuta dago, modu dinamiko eta arinean bete ahal izateko. Gazteen errealitatean eta etorkizuneko eszenatorkian eragina izango duten gai gakoak landu dira. Adibidez:

  • Nola irudikatzen dugu 2050 urtea?
  • Ikusiko dugu eraldaketarik gure planetan?
  • Nolakoa izango da politika eredua?
  • Gerra edo pandemia berririk biziko ote dugu?
  • Zer debekatuko litzateke lehen, haragiaren kontsumoa, prostituzioa edo armak?
  • Poliziaren presentzia handitzeak hobetuko luke 2050 urteko errealitatea?

Paraleloki, EAEn erroldatutako 18-35 urte bitarteko 1.000 gazteekin inkesta itxi bat egingo da, emaitzen errepresentazio zuzena bermatzeko.

Inkesta prozesuaren hasiera izango da. The Future Game. Bihar zer? ekimenak fase ezberdinak izango ditu, urritik hasita urtarrilera bitarte. Lehen fasea inkesta hau da. Bigarren fasean, 40 eguneko ikasketa prozesu ireki bat egongo da, Twitch sare sozialaren bidez, eta 100 gaztek parte hartzeko aukera izango dute, errealitatea interpretatzeko, ikasteko eta etorkizunerako proposamenak lantzeko.

 

 

Erantzun

Sartu