Teknologia albisteak

“Digitalizazioaren Hariak”, ikastetxeetan langintza digitala

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-10-17 : 09:34

Azkue Fundazioak “Digitalizazioaren Hariak” egitasmoa abiatuko du Bermeoko ikastetxeetan. Ekimen piloto honetan guztira 200 ikasle inguru izango dira. Bermeoko Udalarekin lankidetzan garatu da “Digitalizazioaren Hariak”

Bermeoko hiru ikastetxeetako 200 ikasle inguru izango dira proiektuan partehartzaile: Eleizalde Ikastola (45 ikasle), Sagrado Corazón (38 ikasle) eta I. Arozena B. Barrueta BHI (112 ikasle) 


Egitasmoaren xedea da digitalizazioak gazteen arteko harremanetan nola eragiten duen hausnartzea eta gazteek gaitasun digital kritikoa garatzea. Gogoeta prozesu hori ikastetxeetan egingo dituzten jarduera/proiektu praktikoen bidez egingo da, urrian eta azaroan. Horretarako Azkue Fundazioak hainbat baliabide eskainiko ditu, hala humanoak nola materialak. Prozesuan lortutako azken emaitzak ikastetxe guztietako ikasleen artean ezagutaraziko dira abenduan, eta sareko gordailu batean bilduko dira partekatzeko asmoz. 


Lantegiak, prestakuntza-sarioak eta adituen hitzaldiak izango dituzte Bermeoko ikasleek datozen asteotan. "Eta egitasmoa amaitzean, ikastetxeen artean aurkeztuko dira, ikasle guztien elkarren berri izan dezaten", diotenez. Eta egindako lanak Creative Comons delako lizentziapean sarean zehar partekatzeko asmoa dute antolatzaileek, proiektuak "guztien esku izateko".

 

Erantzun

Sartu