Tubacexeko langileek otsailean abiatutako greba mugagabeak 219 egun bete ditu gaur. Mobilizatzen eta borrokan jarraitzen dutela aldarrikatzeko, Amurrioko piketetik martxan abiatu dira grebalariak, Amurrioko Udaletxeraino. Bien bitartean, enpresa batzordea zuzendaritza taldearekin batzartu da eguerdian, eta une honetan bilduta jarraitzen dute bi aldeek. Jaurlaritzako Enplegu Sailarekin asteazkenean izandako bileran bertan zehaztu zuten gaurko hitzordua, lan gatazkari aterabidea ematea helburu.
Amurriora martxa egin dute Tubacexeko langileek greba mugagabearen 219. egunean ift.tt/3tNt9C4
Erantzun
Sartu