ELAk Arrotxapea auzoko Gaztetxea hustea salatu du
2021-09-02 22:25
Sindikatuak defendatzen du gune autogestionatuak, parte-hartzaileak eta irekiak egon behar direla gure herri eta auzoetan, kolektibo sozialek erabiltzeko. Kapitalismoaren alternatiba defendatzen dugun kolektibook alternatibak ehuntzeko eta gizarte kritiko bat sortzeko espazioak behar ditugu. Ildo horretan, ELAk nabarmendu du gaztetxeak egindako lana, luzaroan hutsik egon den eta gazteentzako erreferentzia alternatibo bihurtu den banku-erakunde baten jabetzako higiezin bat helburu sozialetarako berreskuratuz.
Txioak (11)
-
ELA Nafarroa @ELANafarroaELAk Arrotxapea auzoko Gaztetxea hustea salatu du #GaztetxeaAurrera ela.eus/eu/nafarroa/al…
Erantzunak kargatzen...