Presoen eskubideak aldarrikatzeko agerraldia eskaini du gaur Sarek Donostiako Artzai Ona katedralaren aurrean. Badira hainbat aste Gipuzkoan barrena herriz herri dabiltzala presoen etxeratze prozesua azkartu eta ezartzen zaizkien salbuespenezko neurriak salatzen. Sareko bozeramaile Inaxio Oiarzabalek adierazi du "benetako elkarbizitza baten alde" presoak etxeratzerainoko bidea egingo dutela: "Gipuzkoako txoko guztietara zabaldu nahi dugu benetako elkarbizitza eta bakea eskuratzeko presoen etxeratze prozesua azkartu eta helmugaraino eraman behar dela, presoak etxeratzeraino ".
Sarek mobilizazioa deitu du Donostian abuztuaren 21erako naiz.eus/es/info/notici… pic.twitter.com/6ORg75msu8
Erantzun
Sartu