Sustatu logoa Teknologia albisteak

"Arrazoi politikoak" filosofiako baxoko azterketa euskaraz ez gainditzeko

kazeta.eus
2021-07-27 09:24

Baxoa euskaraz aldarrikatzeko urrats bat aitzina egin zuten Baionako Bernat Etxepare lizeoko 40 ikaslek joan den ekainaren 17an. Filosofiako azterketa euskaraz egiteko ezintasunaren aitzinean, gazteek ikasturte osoan ikasketak egin dituzten hizkuntzan egitea deliberatu zuten, hots, euskaraz. Ekintza sinboliko baina azkar hori egiteagatik, azterketa ez gainditzeko arriskua zutela aitzinatu zuten ikasleek prentsaren aitzinean.

Guztia irakurri (kazeta.eus) »»

Txioak (89)

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu