Tubacexeko langileek greban jarraituko dute, zuzendaritzaren proposamena eskasa dela iritzita
2021-07-26 23:59
Laudioko lantegian elkartu dira Tubacexeko Enpresa Batzordeko ordezkariak eta multinazionaleko zuzendaritza lan gatazkari irtenbide bat bilatzeko helburuarekin. 8:00etan iritsi dira zuzendaritzako kideak lantegira. Bi autobusetan eta ertzaintzaren dispositibo zabal batez inguratuta egin dute sarrera, autobusetan, duela hilabeteak ikusten ez zen irudia errepikatuz. Ordezkari sindikalak 10:30ean sartu dira bilerara, piketean bildutako dozenaka lagunen txaloen artean.
Txioak (13)
-
Aiaraldea.eus @aiaraldeaTubacexeko langileek greban jarraituko dute zuzendaritzaren proposamena eskasa dela iritzita ift.tt/3iPwKuh
Erantzunak kargatzen...