Atxondoko landak bete eta bestelako bizi ereduak sortzeko alternatibak badituztela ozen aldarrikatu asmoz, uztail amaierarako hiru eguneko kanpaldia deitu du AHTrik Ez Akanpada dinamikak. Hiru egun horietarako egitarau zabala antolatu dute, tartean manifestazio nazionala. Manifestazio uztailaren 31n izango da Atxondon, 18:30ean hasita. Horrez gain, kontzertuak, hitzaldiak, tailerrak, umeentzako ekintzak, ikuskizunak, azoka eta ibilbideak egongo dira, besteak beste.
AHTrik Ez plataformak manifestazio nazionala deitu du uztailaren 31rako, Atxondon anboto.org/atxondo/162607… pic.twitter.com/Jv2XfBss1Z
Erantzun
Sartu