Satellite Map Space webguneak erakusten dizkigu munduaren orbitan dabiltzan sateliteak. Klikatu eta ikusitakoa harritzekoa da: ZENBAT DAUDEN!!!! Nolatan daude hainbeste? Internet-engatik. Internet konexio satelitalak indartzeko hiru ekimen zehatzengatik.
Starlink ekimenak 1.500 satelite jaurti ditu jada (uda arteko kopurua, ez dago argi kontagailu publikorik baden inon). SpaceX enpresaren ekimena da, eta hau Elon Musk Teslakoaren espazio konpainia da. SpaceX-eko jaurtiketa batekin 60 satelite jar daitezke orbitan, espazioan sakabanatzen direlarik bakoitza bere posiziora.
OneWeb kontsortzioak 648 satelite jarri nahi ditu, eta 2021eko uda bitartean 146 omen dauzka orbitan. Enpresa multzo handi bati dago lotuta Oneweb.
Eta hori ez da dena, Kuiper proiektua martxan du Amazon-ek, Jeff Bezosen enpresak, eta asmoa 3236 satelite jartzea da...
Eta datozenak, Starlink-ek, itxura batean, 30.000 satelite jarri nahi ditu orbitan, eta ba omen du baimena AEB-etako erakundeena 12.000 jartzeko. Estatu Batuek ematen dute baimena gauza hauek gure buru gainean jartzeko? ze hortxe dabiltza.
Ikusi Euskal Herriaren gaineko bista Satellite Map Space webgunean.
Zoom apur bat egin eta bakoitzaren identidikazioa agertzen zaigu.
Eta baten klik egin, eta bere zenbakia... Bai, horixe Starlink-2557 da, gure gainean egon da 550 kilometrora.
Aho zabalik geratzeko, ikus https://satellitemap.space/
Erantzun
Sartu