Historia liburu bat da, baina kutsu literarioa du, eta ilustratua dator gainera. Eta emakumeen ikusgarritasunaren aldeko mezua dakar, noski, Cira Crespo historialariak eta Elena Ciordia ilustratzaileak egin dute "Baginen: Euskal Herriko historia emakumeen bitartez".
Historiaurretik abiatu eta gure garaira arte, berrogeita hamar emakume baino gehiago aurkezten dizkigute, norbanakoak eta taldeak, betiere bizirik ez daudenak, bizi direnak beren historia idazten ari baitira oraindik. Helburua, argia: zenbait emakumeren bizitza ezagutarazte hutsetik harago, historia kolektibo bat eraikitzeko oinarriak jartzea, hots, Euskal Herriko iruditeria zimenduetatik eraberritzea.
Ordena kronologikoan aurkezten zaizkigu mota askotako protagonistak: baronesak, hiltzaileak, bertsolariak, eraikuntzako langileak, inprimatzaileak, kontrabandistak, medikuak, tabernariak, artistak, bai eta senide, alaba, alargun eta amak ere.
Hona liburuaren trailerra:
Baginen Txalaparta argitaletxeak argitaratu du, eskuratu hemen: https://www.txalaparta.eus/eu/liburuak/baginen
Erantzun
Sartu