Garai batean (eta oraindik) El Rincón del Vago zena, orain "plataforma aurreratu" eta negozio baten itxura beharbada serioagoarekin: Hori da Wuolah, unibertsitateko ikasgaien informazioa (apunteak) trukatzeko Espainian modan jarri den plataforma.
Wuolahk negozioa egiten du interneten partekatutako klase-apunteekin. Irakasleak azalpenak ematen ditu eta ikasle batek apunteak hartzen ditu, gero internetera Wuolah-ra igo eta, erabilpenaren arabera, dirua irabazteko. Hori ahalbidetzen du Wuolah plataformak, Sevillako lau unibertsitariok sortua, eta lortutako deskargen arabera apunteak ordaintzen dizkie igotzen diren erabiltzaileei. Lau milioi dokumentu baino gehiago igo dira honebestez eta 500.000 erabiltzaile omen ditu orain.
Wuolah plataformak bi bidetatik sortzen ditu diru-darrerak. Alde batetik, erabiltzaileek apunteak publizitaterik gabe deskarga ditzakete ordainketa bat eginez, edo doan egin dezakete, baina apunteetan iragarkiak gehituko dira. Izatez, Wuolah-ko barne orriak publizitatez josiak daude, tope-toperaino, ikus eta jasan adibide hau.
Milaka ikaslek aukera bat ikusi dute ikasgaien laburpen lana egiteko. Hala ere, beste kasu hau ere gertatzen ari da: zuzenean igotzen dituzte plataformara irakaslearen poweerpoint eta testuak, inolako aldaketarik gabe eta irakaslearen lanarekin dirua irabazteko asmo erantsiarekin. Hau erabilpen-baldintzek espreski debekatzen dute, eta irakaslearen apunte zuzenak edo beste batzuei kopiatuak kentzeko politika du Wuolahek, baina gertatu egiten da.
Hori dela eta, zenbait irakasle kexatu egin dira; izan ere, ikasleak ez dagokien lanagatik dirua irabazten ari direlakoan. Hemen adibide bat.
Irudian, Wuolahen aurkitutako euskarazko apunte batzuk.
Erantzun
Sartu