Teknologia albisteak

UEUren 2021eko uda ikastaroak, aurrez aurre guztiak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-05-17 : 10:16

Gaur irekitzen da epea izena emateko Udako Euskal Unibertsitateak 2021erako antolatutako udako ikastaroetan. Ekainaren 28tik uztailaren 16ra bitartean, 24 ikastaro eta jardunaldi eskainiko ditu aurten UEUk, Iruñea, Baiona, Eibar, Donostia, Usurbil eta Laudion. Aurten guztiak aurrez aurrekoak izango direla iragarri du UEUk.

Honako hau da egitaraua (aldaketak gerta daitezke izenburu zehatzen batean edo...)

Hasiera ekitaldia: Akademiatik herrigintzara, herrigintzatik akademiara jardunaldia.Iruñea, ekainak 25

Literatura eta politika: autonomiaren eta konpromisoaren auzia Euskal Herrian. Iruñea, ekainak 28

Udako Bertso Eskola.  Iruñea, ekainak 29-30

Nafarroako konkistaren testuingurua eta ondorioak. Iruñea, ekainak 30

Euskalgintza eta Ekonomia Soziala (II. Topaketa): Ekonomia sozialaren tresnak euskalgintzaren erronkei aurre egiteko.  Iruñea, ekainak 28

Nafarroako Gobernuarekin hitzartutako ikastaroak: Iruñean, ekainak 28-29:

  • Euskararen erabilera indartzea HHn: ikasleen euskararen erabilera eta ahozko gaitasuna lantzeko tresnak ikasgelarako eta ikasgelaz kanporako. (info+)
  • Euskararen erabilera indartzea LHn: ikasleen euskararen erabilera eta hizkuntza-ohiturak lantzeko tresnak ikasgelarako eta ikasgelaz kanporako. (info+)
  • Euskararen erabilera indartzea DBHn: ikasleen euskararen erabilera eta hizkuntza-ohiturak lantzeko tresnak ikasgelarako eta ikasgelaz kanporako. (info+)
  • Indarkeria matxisten kasuen arretan eta esku-hartzean begirada feminista. (info+)

Kimikaren ikaskuntza eta irakaskuntza Haur Hezkuntzatik unibertsitatera eta bizitza osora. Eibar, ekainak 28

Pedagogia feminista: lanketa poliedrikoa eskola eremuan. Eibar, uztailak 1

Hizkuntzalari Euskaldunen V. Topaketa: Kimu berriak Euskal Hizkuntzalaritzan.  Eibar, uztailak 2

Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen VII. Bilkura: Euskal autoritateak finkatze bidean. Eibar, uztailak 1

H5P: eduki interaktiboak sortzeko ikastaroa praktikoa.  Eibar, uztailak 1

Txikipedia hezkuntzan: txikitik mundura.  Eibar, uztailak 5

Kannabisa: kearen atzean ezkutatzen dena. Eibar, uztailak 5

Filosofiatik ezabatutako emakumeak. Eibar, uztailak 6

Krisia(k) eta burujabetza(k) sindemia garaian. Baiona, uztailak 8-9

Pandemia eta Zuzenbidea: ezohiko neurrien azterketa Euskal Herritik. Baiona, uztailak 7

Euskaraz beti eta hobeki, DUDAKEN hizkuntza tresna oinarri.  Baiona, uztailak 8

Euskalgintza irudikatzen: mapa, arbola eta beste zertzelada batzuk.  Baiona, uztailak 9

Euskara Eskuz Esku tresnaren aurkezpena: Euskaltzaindiaren arauak Iparraldeko testuinguruan.  Baiona, uztailak 9

Txatbot tailerra.  Eibar, uztailak 13

Osasun Bakarra. Animalien, gizakien eta ingurunearen osasunaren arteko lotura. Eibar, uztailak 13

Krutwigen berrirakurketa bere mendeurrenean. Eibar, uztailak 14

''Aterbean haize otzik?'' etxeaz hausnarrean.  Aiaraldea Ekintzen Faktoria, Laudio, uztailak 12

Krisi ekologiko, klimatiko eta sozialaren erdian: desazkundea beste biderik bada? (Jakin Jardunaldia).  Usurbil, uztailak 15-16

Wikipedia-Wikimedia editatoia 2021: zeharkako gaitasunak lantzeko akuilu. Donostia, uztailak 16

Erantzun

Sartu