Teknologia albisteak

UEMAk 30 urte bete ditu

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-05-05 : 17:02

Gaur bete dira 30 urte Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea (UEMA) sortu zela. Aizarnazabalen, 1991eko maiatzaren 5 hartan, Udalerri Euskaldunen Eguna antolatzea erabaki zuten, festa eta aldarrikapena uztartuz, eta UEMA osatu zuten lehen 19 udaletako hautetsiek egun hartan egin zuten bilera eta UEMAren sorrerako batzarra.

Hasierako herriak izan ziren: Abaltzisketa, Aizarnazabal, Altzo, Arbizu, Aulesti, Baliarrain, Dima, Errezil, Etxebarria, Gatika, Ikaztegieta, Leaburu-Txarama, Lizartza, Munitibar, Muxika, Nabarniz, Orendain, Urdiain eta Zaldibia. Lehen une haietan Udalerri Elebakarren Mankomunitatea izena ere erabili izan zen, baina Euskaldun terminoa nagusi zen ondo5ren.

Gaur egunean 90 herri dira. Herri batek parte hartzeko mankomunitatean, erroldan %70 baino gehiago euskaldunak izan behar ditu.

Aurrekari bezala, 1988ra jo behar dugu non Udalerri Euskaldunen Mugimendua abiatu zen, eta 32 udalen ekimenez, mozioen bitartezm udal bakoitzean a, “Euskararen Erabilpena Normaltzeko Udal Arautegia” onartu zuten.

Hastapen haiez informazio gehiago, Uema.eus webgunean.

Erantzun

Sartu